2019 APIRILAK 7 · 21K + 10K

ARAUDIA

01

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Streetmarketing Event Company produkzioarekin eta Apalategui Kirolak sustatuarekin S.R.D. Sport Magic-ek Donostiako Maratoi Erdiak antolatzen du.

02

ORDUTEGIA

2019ko apirilaren 7, Igandean Donostiako Maratoi Erdiko 19. edizioa ospatuko da eta goizeko 10:00-etan Donostiako Boulevard-rrean bi distantzien irteera izango da.

IRTEERAKO METAKETAK SAIHESTEKO ETA EGOKI BEROTZEKO LASTERKETAREN AURRETIK JOATEA GOMENDATZEN DA.

 

03

DISTANTZIAK

Maratoi Erdiaren distantzia 21,097 km-koa da eta ibilbidea distantzia berdineko bi buelta izango dira irteera eta helmuga Donostiako Boulebarrean kokatuta egongo direlarik. 10K lasterketa 10,395 km-tako buelta bakarra izango da irteera eta helmuga Donostiako Boulebarrean kokaturik.

 

04

PARTAIDETZAREN BALDINTZAK

21K MARATOI ERDIKO lasterketa edozein nazionalitatetako, federatu edo ez federatu, eta probako egun berean 18 urte bete dituztenentzako irekita dago.

10K LASTERKETA edozein nazionalitatetako, federatu edo ez federatu, eta probako egun berean 16 urte bete dituztenentzako irekita dago. 16 eta 17 urtetako parte-hartzaileek, izen-ematea egiterakoan gurasoen baimena bete behar izango dute webgunean.

ROLLERS-EKIN, IRRISTAILUEKIN, GURPIL-AULKIEKIN, NORDIC WALKING-EKIN PARTE-HARTZEA, MASKOTEN AKONPAINAMENDUA ETA ATLETISMOKO BESTE DIZIPLINA DESBERDINAK DEBEKATUTA DAUDE.

Korrikalari bakoitzak bere ardurapean hartzen du parte lasterketan eta hau burutzeko gaitasun fisiko on bat duela aitortzen du. Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei proba aurretik Osasun-Azterketa bat egitea gomendatzen die, parte-hartzaile guztiek kirol jardueragatik ondorioztatutako arriskuak onartuz. Halaber, atletak baldintza fisiko hobezinetan dagoela proba hau egiteko aitortzen du eta bere erantzukizunpean egiten du..

 

05

INSKRIPZIOA

Lasterketako inskripzioa pertsonala da eta arautegi honen onarpena suposatzen du. Parte-hartzaile guztiek araudi honetako artikulu bakoitza onartzen dute eta irteerako unean ez aurreratzeko konpromisoa zintzoki hartzen dute eta distantzia osoa osatu estaltzera helmugako marra gurutzatu baino lehen.

Izen-emate guztiak www.mediadonosti.com webgunean egiten dira Kreditu-Txartel bidezko zuzeneko ordainketarekin.

Izen-ematearen prezioak hauek dira: Maratoi Erdirako 24€ eta 10K Lasterketarako 16€.

Martxoaren 24etik aurrera egingo diren izen-emate guztiak ez dute dortsala izenarekin pertsonalizatuta izango, eta ezta izen-ematean aldaketak egiteko aukera ere.

 

05.1 INSKRIPZIOAREN EGIAZTAPENA

Behin parte-hartzaileak izen-emate eginnez gero, Donostiako Erdi Maratoiko berrespeko posta electróniko bat jasoko du IZEN-EMATEKO FROGAGIRI dokumentua erantsita.

Gainera, web ofizialaren IZEN-EMATEA EGIAZTATU ataletik, egiaztatu ahal izango du eta bere izen-emate frogagiria beti deskargatu ere.

GARAIZ ALDAKETAK ESKATU AHAL DITZATELA PARTE-HARTZAILEEK IZEN-EMATE-DATUAK ZUZENAK DIRELA EGIAZTATZEA OSO GARRANTZITSUA DA..

 

05.2 INSKRIPZIOREN ALDAKETAK

ALDAKETETARAKO GEHIENEKO EPEA MARTXOAREN 24A DA.

Datuak alda daitezke, izen-ematea beste pertsona bati eskualdatu daiteke eta distantzia-aldaketa egin daiteke behin izen-ematea eginda ere. Posta elektronikoren bidez aldaketa guztiak bidali beharko dira info@mediadonosti.com-era edo 943459106 telefonora zakatuz izena emandako lasterkariaren NAN-a, izena eta abizena ezanez.

 

05.3 INSKRIPZIOREN EZEZTAPENA

Izen-emateak ezeztatu ezin izango dira eta inongo kontzepturen azpian dirua itzuli.

Behin izen-ematea formalizatuta, lasterketaren izen-emateko kuotaren diru-itzultzerik ez da egingo edozein arrazoi dela eta, probaren indargabetzea barne ezinbesteko batek eraginda, beharrezko autoritateek ekitaldia etetera behartzen duten bezalako kasuak kontuan hartuz.

 

05.4 INSKRIPZIOREN EPEA

Webgunean izen-ematerako epea martxoaren 31an bukatuko da.

Webgune honetan izen-emateko epea behin bukatuta eta plaza libreak geratzen badira, izen-emate presentzialak soilik egin ahal izango dira Apirilaren 5 eta 6-ean 10:00etatik 13:30etara arte eta 16:00tatik 20:00etara Donostiako Apalategui Kirol Dendan, 30€-ko prezioakin Maratoi Erdia eta 20€-ko prezioakin 10K Lasterketa.

IZEN-EMATEAK KARRERA EGUNEAN EZ DIRA EGINGO.

 

06

DORTSAL JASOKETA

Dortsal-txipa eta kamiseta Donostian, Eibarren, Irunen, Tolosan, Zumarragan, Bilbon, Logroñon, Iruñean, Santanderren eta Gasteizen jaso daiteke.

Inskripzioa egiterakoan, dortsal-txipa jasotzeko kirol denda asoziatu bat hautatu ahalko duzu Apirilak 5 eta 6an hautatutako dendan jaso ahalko duzu dendako ordutegi komertzialean. Dortsal-txipa hartzeko NAN-a erakustea beharrezkoa da.

PARTE-HARTZAILE BATEK BERE DORTSALA EZIN BADU PERTSONALKI JASO, BESTE PERTSONA BATEK JASO AHAL IZANGO DU BERE LEKUAN PARTE-HARTZAILEAREN DNI-A EDO DNI-AREN FOTOKOPIA AURKEZTUZ.

 

DENDA ELKARTUAK

• Deportes Apalategui Avda. de Zurriola 26 DONOSTIA 943322285.

• Deportes Apalategui Zumarraga C/ Secundino Esnaola 5 ZUMARRAGA 943724207.

• LeireSport C.C Mendibil IRÚN 943632411.

• Shanti Kirolak C/ Rondilla 11 TOLOSA 943676093.

• Deportes Askasibar Intersport C/ Fermín Calbetón 13 EIBAR 943201942.

• Deportes Bikila C/ Euskalduna 7 BILBAO 944106096.

• Running Bilbao C/ Campo Volantín 28 BILBAO 944218868.

• Running Fiz C/ Portal de Castillas 45 VITORIA 945064657.

• Deportes Gaikar C/ Bernal Díaz de Luco 1 VITORIA 945261123.

• Zariquiegui C/ Mayor 25 PAMPLONA 948223311.

• Deportes Ferrer C/ Siete Infantes de Lara 19 LOGROÑO 941485042.

• Deportes Sapporo C/Camilo Alonso Vega 12 SANTANDER 942372460 (Larunbata arratsaldean IXTEN dute).

 

LASTERKETAREN EGUNEAN EZ DIRA DORTSALAK BANATUKO.

 

 

07

LASTERKETA OSOA BURUTZEKO EPE MAXIMOA

Ibilbidea betetzeko gehienez 2 ordu eta 30 minutu ezarri dira. Ibilbidea bukatu ez duten parte-hartzaileek, denbora honen ondoren, lasterketa utzi egin beharko dute. Maratoi Erdiko partehartzaile guztiek lehenengo bueltako helmuga, 10,5km, ordu 1 eta 30 minutu ondoren zeharkatu ezkero deskalifikatuko dira eta ibilbidea utzi egin beharko dute.

 

08

KRONOMETRAJEA

Kronometrajea parte-hartzaile guztiak bere lasterkari poltsa jasotzerakoan jasoko duten Dortsal-Txip sistemaren bidez egingo da. Irteera puntua gurutzatzerakoan automatikoki martxan jartzen den gailu txiki bat egongo da zure dortsalean, ezingo dena dortsaletik inoiz banandu. Lasterketa bukatu ondoren Dortsal-Txipa itzultzea ez da beharrezkoa. Dortsala bularrean eramaten ez bada, kronometrajea ez da garantizatzen.

Bi lasterketen Dortsal-Txipak ezberdinak dira, beraz derrigorrezkoa da aukeratutako distantzia errespetatzea.

DORTSAL-TXIPA IKUSTEKO ERAN ETA TOLESTU GABE BULARREAN JARTZEA NAHITAEZKOA DA.

DORTSALA IKUSTEKO ERAN ERAMATEN EZ BADA, EZINGO DA LASTERKETAN PARTE HARTU EDO LASTERKETAREN ZERBITZUEZ GOZATU.

 

09

GARAIKURRAK

Bi distantzien kategoria absolutuan Denbora Ofizialarekin sailkatutako lehenengo hiru gizonezko eta emakumezkoek garaikurrak lortuko dituzte.

Maratoi Erdiaren hurrengo kategorietako Denbora Ofizialarekin sailkatutako hiru onenek garaikurra jasoko dute baita ere:

A Beteranoak, 35 eta 44 urte artekoak,

B Beteranoak, 45 eta 54 urte artekoak,

C Beteranoak, 55 urte edo gehiagokoak.

Sailkapen ezberdinak egingo dira, bai gizonen eta bai emakumeen artean, jaiotza urtearen arabera).

Bere kategorian sailkatuek antolaketarekin harremanetan jarri beharko dira, 15 egun balioduneko gehienez, irabazlearen garaikur jakinarazpena jaso ondoren.

Garaikurrak sailkatuen helbidera bidaliko dirá beste empresako mezularitza zerbitzuaren bidez..

 

10

SARIAK

Maratoi Erdiaren gizonezko eta emakumezkoen lehenengo hiru partaideek lortuko dituzte sariak. Halaber elite-atletentzat denbora bonusak daude. Sari hauek kobratzeko probaren egunean irabazle-podiumean egotea nahitaezkoa da. Sarien eta bonusen informazio gehiago jakiteko posta elektroniko bat bidali info@mediadonosti.com

 

11

KORRIKALARIENTZAKO ZERBITZUAK

OPARIA. Partehartzaile guztiek oroitzapenezko Running-eko kamiseta tekniko bat jasoko dute.

ERBIAK. Antolakuntzak Maratoi erdirako behar bezala identifikatutako zazpi erbi izango ditu, 1:20, 1:24, 1:30, 1:35, 1:40, 1:45 y 1:50-tan burutzeko erritmo egokia markatzeko.

HORNIDURA POSTUAK. Partaide guztientzat 5, 10 eta 15 kilometroetan hornidura postuak egongo dira AQUABONA urakin, eta 7,5 eta 12,5 kilometroetan kirolarientzako POWERADE edariekin.

JAN-EDANAK HELMUGAN. Lasterketa amaitzerakoan BM SUPERMERCADOS eta POWERADEren eskutik likido eta solidoez betetako hornidura poltsak egongo dira atleten eskura.

FINISHER DOMINA: Helmugara iristen diren bi distantzietako parte-hartzaile guztiei Finisher domina emango zaie.

DUTXAK. Lasterketa bukatzerakoan Zuhaizti polikiroldegia korrikalari guztien zerbitzura egongo da bertako aldagela eta dutxak erabiltzeko.

ARROPAZAINDEGIA. Dohaineko arropazaindegi zerbitzua izango da Diputazio eraikinaren sotoan Gipuzkoako Plazan goizeko 8:30-etatik 13:30ak arte.

ALDAGELAK. Korrikalariek arropa aldatu ahal izango dute arropazaindegiaren ondoan, Gipuzkoako Plazan goizeko 8:30-etatik 13:30ak arte.

MASAJISTAK. Helmuga ondoan, Boulevarreko kiosko ondoko plazan, masajeak dohain jasotzeko gune bat ipiniko da.

PARTAIDETZA DIPLOMA. Maratoi Erdian parte hartu izanaren egiaztatze-diploma eskuratu nahi dutenek lasterketaren webgunean dohain deskargatu ahalko dute.

HELMUGARA IRISTEAREN BIDEOA. Partaide bakoitzak helmugara iristearen momentuaren bideoa ikus dezakete.

12

DESKALIFIKAZIOAK

DESKALIFIKAZIO-ARRAZOIA IZANGO DA:

•Izen-ematean datu faltsuak (adina, bizilekua, etab.) ematea.

•Ibilbide osoa ez egitea. Helmuga-Arkua gaindituta lehen itzulian gelditzen ez diren 10K Lasterketako atletak, antolakuntzako kideek lasterketatik kanporatuko dituzte eta ibilbidetik aterako dituzte.

•Zirkuituan zehar ipinitako pauso-kontrolengatik ez pasatzea.

•Dortsala ondo ikusgai ez eramatea, edo daraman publizitatea aldatu edo ezkutatzea.

•Beste lasterkari bati esleitutako dortsalarekin eta/edo beste txiparekin korrika egitea.

•Epaileen, Antolakuntzako eta/edo Udaltzaingoko pertsonalaren instrukzioei kasu ez egitea. Lasterkari guztiek antolakuntzako eta/edo udaltzaingoko pertsonalak eman ahal dizkieten oharrei erne egoteko beharra izango dute.

•Bi entzungailuekin korrika egin. Musikarekin korrika egin nahi ezkero, soilik bakarra jarri ahal izango da.

 

13

ASEGURUA ETA MEDIKU ZERBITZUA

Antolakuntzak, indarreko legeriaren arabera, erantzukizun zibilako poliza aseguru bat edukiko du. Gainera parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batez estalita egongo dira.

Antolakuntzak beharrezko zerbitzu medikoak edukiko ditu lasterkariez arduratzeko.

Lasterketan zehar ezbeharren bat izan duten parte-hartzaileek 943310888 telefonora deitu beharko dute.

Antolakuntza ez da arduratuko partaideek lasterketan zehar sortutako kalteetaz ezta hirugarren batzuei eragindakoez.

 

14

IBILGAILUAK LASTERKETAN

Erabat debekatuta dago antolakuntzarenak ez diren bizikletak edo motorizatutako ibilgailuak erabiltzea. Bizikleta bidez, irristailuekin edota beste garraio-ibilgailuekin parte-hartzaileekin batera joatea ez dago baimenduta..

 

15

SEGURTASUNA LASTERKETAN

Bide publikoaren segurtasuna Donostiako Udaltzaingoaren eta antolakuntzaren erantzunkizuna izango da. Zerbitzu medikuek baimena izango dute edozein korrikalari arrazoi medikuengatik kanporatzeko..

 

16

DATUEN BABESA

Donostiako Maratoi Erdian izen-ematean, 2016ko aprobatutako lege RGPD-a Datu-Babeseko Araudi Orokorraren arabera S.R.D. Sport Magic-eri eta Apolo74, S.L.-ri edo hirugarrengo entitateei, datu pertsonalak automatikoki eta kiroltasun, promozional eta komertzial moduan erabiltzeko helburu bakarrarekin onartzen dute. Halaber, Donostiako Erdi Maratoiaren kirol, promozio, distribuzio eta ustiapen interesen arabera (lasterketaren argazkien erreprodukzioak, sailkapen zerrenden argitarapenak, eta abar), mundu osotik, denbora mugarik gabe eta edozein moduz (Internet, publizitatea…), partaideek haien izen-abizenak, sailkapen orokorrean eta pertsonalki egindako postua, kategoria, lortutako kirol marka eta bere irudia argitaratzeko eskubidea ematen diote antolakuntzari.

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen den arabera, partehartzaileak fitxategi hauek eskuratzeko eskubidea izango du bere edukia guztiz edo alde bat zuzentzeko edo ezabatzeko. Hau egiteko, S.R.D. Sportmagic-eko helbide sozialara (Aingeru Zaindaria, 15A – 20.018 Donostia) idatziz eskatu beharko da.

TITLE SPONSOR

GOLD SPONSOR

STAFF

PARTNERS

BESTE LASTERKETAK:

· EDP Bilbao Night Marathon ·

· 21k Puente Bizkaia ·

MEDIA DONOSTI
APUNTA ZAITEZ!

#GORUNSS

©Streetmarketing   T. 943 45 91 06

info@mediadonosti.com

website by viskwit

ARAUDIA
MEDIA DONOSTI
ARAUDIA
ARAUDIA
ARAUDIA
MEDIA DONOSTI